XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta galdera bati erantzunez bezala emeki mintzatu zen.
- Bai,
Kanposanturik ere ez dela ohartu izanen zara honezkero.
- Ba-baina... -Doc-ek bere esku dardartia ahoan paratu zuen-. Baina...
Aire itogarri hura.
Erretzen ari den haragi piperreztatu usaia.
Piperrak nonahi ziren biltzeko, baina haragia...
- Oso egokia, e
Eta zein bukaera nekegabea.
Batek aski du bizitzea bere ametsean beti bizi nahi zuen bezalaxe.
Irrifarre atsegina egin zuen eta Doci korapiloa egin zitzaion zintzurrean.
Gizona ez jotzeko hori besterik ezin zuen egin.
- Egokia? -erran zuen amorruz.
Narda... nardagarria bai! Higuingarria, goitigarria, inhumanoa...
- Inhumanoa? Zer ikusteko du honekin,
- Ez hasi irri zuriz nerekin!
Zu baino gizon hobeekikoak gutxixeagorengatik egin izan ditut...
- Seguru naiz horretaz.
Horrexegatik zaude hemen, ezta? Baina, zaude... -eskua luzatu zuen-.
Uste dut hor ezagun bat duzula..
Gizona etxeetatik atera berria zen.
Metroa eta lauetan hogeitik dezentez goiti zen altueran, seizazpi bat zentimetro.
Eta haren pisu normala izanen zen